pdf.
   

manifiesto · manifestua · manifest


Geure bizilekua, sistema ekonomiko, sozial, kultural eta politiko baten parte da. Sistema honen barruan bizi garen pertsonak bezala betebehar solidarioa daukagu, hau da, jarrera aldatu eta geure bidea erabaki eta eraiki.

Hitz gutxitan, gure ustez:

1. Gaur egun globalizazioari buruz asko hitzegiten da, badakigu esanahi anitzduna dela kontzeptua, hala ere guk horrel ulertzen dugu; sistema kapitalistaren oinarrituz, planeta uniformatzeko saiakera.

2. Ideología honen funtsezko oinarrria kontsumismoa da. Gizakia, jaio, sortu, kontsumitu eta hil egiten da, gizakiaren beste alderdiak alde batera utziz, izan ere erregela merkantilistetan neurtzen baita dena.

Ezarritako sistema ideolgia honetan oinarritzen da, horrexegaitik geure egunerokotasunean ikus dezakegu. Modu honetan pertsona materialistak, lehiakorrak eta berekoiak sorteen dira. Hitz gutxitan, edukitzearen kultura izatearen culturan gainjartzen da.

3. Beste inolako parametrorik kontuan hartu barik, egungo eredu ekonomikoa etekin ugarien denbora gutxien ateratzea bilatzen du. Horrela, inmorala eta bidegabekoa da planetako baliabide naturalak agortzen baitirelako, baita gerrateak baliabide naturales kontrolagatik sortu ere. Aldi berean, gizazpiko lan baldintzak ezartzen ditu eta erlazio internazionaletan gutxi batzuk irabazten dute guztien kalterako. Egoera honetan lehenbiziko agenteak multinazionalak dira, izan ere kasuak kasu zenbait gobernuek duten haina boterea eskuratu dezakete.

Lehenengo mundua merkataritza zentroa dugu non hirugarrena fabrika izango balitz bezala, elikatzen den.

4. Antolatu eta bizitzeko era desberdinak baita hobeagoak ere daudela aipatu genezake. Horrexegatik, egoera hau aldatu ahal izateko alternatibak bilatu behar ditugu. Nola kontsumoan sostengatzen den egungo sistema, kontsumo beran aurkitzen da ebazpenaren parte garrantzitsua.

5. Bizitzeko era desberdina proposatzen dugu, non kontsumo arduratsua gure bizitzetako ardatz nagusia den. Kontsumo arduratsua praktikan jartzeko zenbait pausu eman beharko genituzke: Zein egoeratan ekoiztu diren produktuak, nork, nola, non… Nola saltzen zaizkigun…

6. Guk ez dugu uste, gaitz guztien erabateko ebazpena “supererakunde” batetik etorriko den, alderantziz, geure ekimenen ondorio gisa ulertzen dugu, gure idei eta etikan oinarrituta. Egunerokotasunean jarrera kritikoago hartuz eta egunero arduratasunaren bidea jorratu.

7. Jakitunak gara, gure planteamenduaren handinahia dela eta, hala ere hemen eta orain izan daitekela uste dugu. Alde batera utzi nahi genituzke betiko klixeak; ezin daiteke ezer ere ez egin.


Colectivo CyC
consume y calla · info@consumeycalla.com